Patagoniako glaziarrak negarrez

Txileko eta Argentinako Patagonia lurraldeko mendi-glaziarrak izugarri azkar ari dira urtzen, itsas mailaren igoera eragiteraino. Hori adierazi dute ikertzaile batzuek Science aldizkarian.

Glaziar horiek urtzen joan ahala, itsas maila 0,04 mm igo omen da urtero 1975 eta 2000 urteen artean. Mendiko glaziar horiek bereziki nabaritzen dute berotze globala, batez ere, itsasoan eta lakuetan bukatzen direlako gehienak.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Klima