Pandemiaren bost urteko bilakaeraren eredu interaktibo bat garatu dute

2020/09/24 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Arg. CM Saad-Roy et al.

Princetongo unibertistateko ikertzaileek eredu matematiko bat prestatu dute iragartzeko nolakoa izango den pandemiaren bilakaera datozen bost urteetan, hainbat aldagai aintzat hartuta, hasi erantzun immunologikoaren iraupenetik eta txertoen eraginkortasunera. Ikertzaileek Science aldizkarian argitaratu dute lana, eta denen eskura jarri dute erabiltzeko aukera, webgune honetan: https://grenfelllab.shinyapps.io/sarscov2/

Webgunean, agertoki desberdinak agertzen dira, aldagai hauen arabera: SARS-CoV-2 infekziora egokitzeko aukera, urtarokotasunak transmisio-tasan izan dezakeen eragina, neurri ez-farmakologikoak ezartzea, txertoaren eskuragarritasuna eta eraginkortasuna, txertoei uko egitea, klima... Agertokiak pandemia iraunkor bihurtzetik ezabatzetik hurbil izatera doaz.

Edonola ere, funtsezkoa da immunitate-sistemak nola erantzuten duen ulertzea. Immunitate naturalaz gain, txertoen hedapen masiboak ere nabarmen alda dezake pandemiaren ibilbidea, nahiz eta txertoaren eraginkortasunaren mende dagoen. 

Ikusi agertokiak, hemen: https://grenfelllab.shinyapps.io/sarscov2/

 

 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia