Paleoentomologiak eta anbarak badute aldizkari bat
2007/07/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Paleoentomologiak eta anbarak badute aldizkari bat
2007/07/01 | Elhuyar
Alavesia du izena paleoentomologiaren, anbararen inklusioen eta kontinenteetako artropodo fosilen azterketari eskainitako nazioarteko lehen aldizkariak. International Palaeoentomological Society-k (IPSek) egiten du, eta Arabatik bertatik zuzentzen dute: Gasteizko Natur Zientzietako Museoak koordinatzen du, eta Arabako Foru Aldundiak editatu. Urtean behin argitaratuko dute, ingelesez, eta mundu osoko ikertzaileek idatziko dituzte artikuluak. 2007ko zenbakia kalean da dagoeneko. Alavesia izena Urizaharrako anbar-aztarnategietan aurkitutako intsektu-genero bati zor zaio.
1
233
2007
7
026
Bibliografia; Paleontologia; Museoak
Berriak labur
13
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia