Elhuyar zientziaren komunikazioa

Ozono-geruzaren zuloa aurten txikiagoa izango dela aurreikusi dute

2019/09/16 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

ozono-geruzaren-zuloa-aurten-txikiagoa-izango-dela
Ozono-geruzaren zuloaren azalera, 2003an, azken urteetan, eta aurtengo aurreikuspena. Arg. CAMS, ECMWF

Duela 32 urte sinatu zen Montrealgo Protokoloa. Haren bidez, ozono-geruzari kalte egiten zieten gasak ez isurtzeko konpromisoa hartu zuten 196 herrialdek eta Europako Batasunak. Azken neurketen arabera, neurria eraginkorra izaten ari da; are gehiago, Copernicus atmosfera monitorizatzeko zerbitzuak (CAMS) jakinarazi duenez, aurten espero baino bi aste lehenago hasi da sortzen Antartikako ozono-geruzaren zuloa, eta aurrekoetan baino txikiagoa izango dela eta gutxiago iraungo duela aurreikusi dute.

Urtero, udaberri australaren hasieran, ozono-geruzaren zuloa agertzen da Antartikaren gainean. Izan ere, bromoa eta kloroa duten substantzia kimikoak inaktibatu egiten dira neguan; udaberrian, berriz, aktibatu egiten dira, eta ozono-molekulak suntsitzen dituzte. Aurten, ohi baino motelago ari da handitzen zuloa. Hortik ondorioztatu dute, beraz, besteetan baino txikiagoa izango dela.

Hala eta guztiz ere, Meteorologiaren Mundu Erakundeak iaz argitaratu zuen ozono-geruzaren bilakaeraren azken ebaluazioa, eta, haren arabera, 2060ra arte ez da lortuko 1970an zuen egoerara itzultzea. Horrez gain, klima-larrialdiak ere kalte egiten dio ozono-geruzari. Horregatik guztiagatik, aurtengo egoera zuhurtziaz hartu behar dela ohartarazi dute zientzialariek.

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia