Ozeanoetako sekretua
1986/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
td class="art-testua" valign="top">

Mende osoko esfortzu alferren ondoren, azkenik ozeanoetako sekreturik izkutuenetako bat azaleratu da; nautiloaren arraultze ernalduak hain zuzen.
Nautiloa, moluskua da; zefalopodoen familiakoa, eta bizirik dirauen animalia zaharrenetakoa da. Bera da zefalopoden artean, hots txipiroi, olagarro eta abarren artean, kanpo-oskola duen bakara. Bestalde, nahiz eta duela 400 milioi urtez gero ozeanoko uretan bizi izan, ezer gutxi jakin da nautiloaren biologiaz.
Nautilo-arraultze hauen airkukuntzak, Hawai ugarteetan gertatutakoak hain zuzen, asko lagunduko du, ezpairik gabe, molusku honen biziaz zerbait gehiago jakin dezagun.

eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia