}

"Oroitzapenak" zelula bakarrean

2009/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

"Oroitzapenak" zelula bakarrean
2009/04/01 | Elhuyar
Neurona bakar batek gorde ditzake "oroitzapenak".
UCSD School of Medicine

Epe laburreko memoriarekin harremana duen errezeptore kimiko bat aurkitu dute saguen garuneko zeluletan. Aurkikuntza Texas Hego-Mendebaldeko Unibertsitatean egin dute. Zientzialariek diotenez, errezeptore hori aktibatzean, zelularen barnean seinale-sistema bat pizten da, eta "oroitzapenak" gorde egiten dira.

Orain arteko teoriek iradokitzen zuten zelula-multzoek zirkuituak osatzen dituztela, eta horien inguruan pultsu elektrikoak sortzen direla une jakin batzuetan. Zirkuitu horiek gordeko lituzkete oroitzapenak. Teoria berriak adierazten du, ordea, zelula bakar batek gorde dezakeela garunean informazioa.

1
252
2009
4
002
Medikuntza
Berriak labur
4

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia