Non dago Australiako gizakiaren jatorria?
2001/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Orain arteko eboluzioaren teoria onartuak dioenez, Australiako gizakia Afrikan sortu eta gero eboluzionatu zuen homo erectusaren ondorioa da. Australiako ikertzaile-talde baten ikerketa-lanaren arabera, Australiako gizakiaren Afrikako jatorria eztabaidatzeko modukoa da. Ikertzaile horiek 1974an Australiako Mungo lakuan aurkitutako ADN aztarnak aztertu dituzte. Aztarnek 56.000 eta 68.000 milioi urte inguru omen dituzte.
Azterketa egin eta gero Alan Thorne antropologoak adierazi du Mungoko Gizonaren eskeletoak eta ADNak ez dutela inolako loturarik Afrikan eta beste toki batzuetan aurkitu diren gizaki modernoen aztarnekin. "Ez ezkeletoak ez eta DNAk ez dute Afrikan egondakoaren arrastorik. Australian Afrikarekin zer ikusirik ez duten gizakiak daude" adierazi zuen antropologoak.
Australiako ikertzaileen arabera, Mungo lakuko gizona anatomikoki modernoa da, baina ADN lerroa galdu du. Horrek esan nahi omen du gutxienez homo erectusaren ondorengo talde batek Afrikatik kanpo eboluzionatu zuela. Thorneren teoriaren arabera gizakiaren eboluzioa hainbat tokitan gertatu zen: Afrikan, Europan eta Asiako mendebalde eta ekialdean.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia