Urtero bezala, urria hastearekin batera, Nobel saridunen izenak ezagutaraziko dira. Urriaren 5ean Fisiologiako edo Medikuntzako saria iragarriko da, 6an Fisikakoa eta 7an Kimikakoa.
1901ean hasi ziren banatzen Nobel sariak, eta aurten 125. urteurrena ospatuko da. Sariek zientziari, literaturari eta bakeari ekarpen handia egin dioten pertsonak nabarmentzeko helburua dute, eta nazioarteko aintzatespen gorena mantendu dute mende bat baino gehiagoz.
Sarien historiak genero-arrakala nabarmena du. Mila pertsona baino gehiagok jaso dute Nobel sari bat, eta horietatik % 7 baino gutxiago dira emakumeak. Literaturaren eta Bakearen sarietan arrakala hori lausoagoa da, baina zientzia-diziplinetan aldea oso nabaria da oraindik.
Genero-arrakalaz gain, Nobel Fundazioen arauetako bat da kategoria bakoitzean gehienez hiru saritu egon daitezkeela. Arau hori kontraesanean dago gaur egungo ikerketaren dinamikekin, zeinetan lankidetza eta diziplina anitzeko proiektu asko nabarmentzen diren.
Hala, mendeko tradizioen eta orainaldiko erronken artean, Nobel sariek berriro piztuko dituzte laudorioak eta eztabaidak.
Irati Diez Virto
Elhuyar Zientzia



