Nancy Grace Roman NASAren teleskopiorik berriena da, eta unibertsoaren begirada zabalago bat eskaintzea du helburu. Hubble espazio-teleskopioaren kalitate bereko argazkiak aterako ditu, baina Nancy Grace Roman teleskopioaren ikusmen-eremua 200 aldiz zabalagoa da.
Espero da teleskopioak astronomiako galdera garrantzitsuenetako batzuk erantzuten lagunduko duela, hala nola materia ilunaren eta energia ilunaren izaera nolakoa den eta unibertsoak nola eboluzionatu duen, eta exoplaneta berriak topatzeko ere erabiliko dute.
Nancy Grace Roman NASAko lehen astronomiako burua izan zen 1960 eta 1970eko hamarkadetan, eta “Hubble espazio-teleskopioaren ama” bezala da ezaguna. Hasiera batean, misioak WFIRST (Wide-Field InfraRed Survey Telescope) zuen izena, eta 2020an izena aldatu zioten haren omenez.
Irati Diez Virto
Elhuyar Zientzia



