}

N. atzerapena

1990/02/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Urtarrilaren azkeneko astean NASAk Hubble espazio-teleskopioaren jaurtiketa berriro atzeratu egingo dela aldarrikatu du. Azkeneko aurrikuspenen arabera, datorren martxoaren 26an jaurti behar zen, baina NASAk apirilaren 19a arte ez dela jaurtiko esan du. Inoiz jaurtiko ote den galdetzen hasiak dira batzuk maltzurkeriaz.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia