}

Murrizketa gehiago ISSn

2003/02/26 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Diru-arazoak dituela eta, Nazioarteko Espazio Estazioa albiste-iturri da berriz ere. Oraingoan, eskifaia bi astronautara murriztu nahi dute.

Estazioa zazpi lagunek elkarrekin lan egiteko pentsatu zen arren, gaur egun eskifaia hiru astronautak bakarrik osatzen dute. Hala ere, horniketa-bidaiek garestiegiak izaten jarraitzen dute, eta horregatik, ahal dela, bi laguneko eskifaia nahi dute.

Estazioan bi lagun egonda, arazoak sor litezke horietako bat ezinduta geratzen bada; arazo horiei aurre egiteko gai direla erakusteko, espazio-jantzia bakarrik erantz dezaketela frogatu behar izan dute astronautek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia