}

Mende berriaren atarian, arrisku berriez kexu

1996/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Konturatu orduko hurrengo mendearen atarian izango gara eta horrekin, gaur egun ezezagunak zaizkigun arriskuak zientzilarien ikusmiran izango dira. Guztien artean garrantzitsuenak eta era berean kezkagarrienak Genetikoki Manipulaturiko Organismoak (GMO) izango dira.

Era askotako manipulazioak egin daitezkeen arren, gizakiarentzat edota tokian tokiko flora edo faunarentzat kaltegarriak diren gene moldaketak nagusitzen ari direla ohartarazi du hainbat zientzilarik.

Horrela uste dute bederen, mende berriko arriskuez hausnarketa egitera bildu diren zientzilariek. Bizirik irauteko, erraz manipulatu ahal izateko eta azkar hedatzeko laborategian sortuak dira organismo horiek. Era askotako manipulazioak egin daitezkeen arren, gizakiarentzat edota tokian tokiko flora edo faunarentzat kaltegarriak diren gene moldaketak nagusitzen ari direla ohartarazi dute zientzilariek.

Larria izan daitekeen arazoaren aurrean gaudela diote adituek. GMO direlako organismoei buruzko informaziorik ez dago eta bere erabileraz datu gutxi batzuk baino ez dira ezagutzera eman. Egoera horren aurrean, mende berrian zorigaiztoko protagonistak izango direla iragarri dute adituek. Beranduegi izan baino lehen, organismo horien manipulazioa, erabilera eta garraioa arautuko dituen nazioarteko legedia sortzeko eskatu dute forumean parte hartu duten zientzilariek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia