}

Meategirik zaharrena aurkitu da

1992/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Egundaino ezagutzen den meategirik zaharrena Israelgo Neguev-eko basamortuko Timna hirian aurkitu berri da. Landutako azalera 10 km2-koa zen eta zulo, tunel zein lurrazpiko gelez josita dago.

Data zehatzik finkatzea zaila baldin bada ere, egindako estimazioen arabera aipatu meategiak orain dela 3.500 urte hasi ziren ustiatzen. Bertan kobrea ateratzen zen eta orain dela 1.300 urte utzi ziren.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia