}

Marrazoak eta minbizia

2000/04/23 Kortabarria Olabarria, Beñardo - Elhuyar Zientzia

Nahiz eta behin baino gehiagotan aurkakoa entzun izan den, marrazoek ere minbizia izaten dute. Hori da Estatu Batuetako Johns Hopkins Unibertsitateko ikertzaile-talde batek egin duen aurkikuntza.

Orain arte, uste izan da marrazoek ez zutela minbizirik garatzen eta marrazoen hainbat atal -batez ere kartilagoak- ezin hobeak zirela minbiziari aurre egiteko. Hopkins Unibertsitateko ikertzaileek egin duten ikerketaren arabera, marrazoek gutxi gorabehera 40en bat minbizia-mota jasan behar izaten dituzte. Marrazoen kartilagoetan eragiten duen minbizi-mota bat ere aurkitu dute, kondroma izenekoa. Marrazoen kartilagoetan odol-hodirik ia ez dagoenez, uste izan da minbiziak ez zuela garatzerik. Izan ere, tumoreek elikatzeko eta hazteko, besteak beste, odol-hodiak erabiltzen dituzte. Ikerketa egin dutenen ustez, hainbat gaixotasun sendatzeko medikuntza naturala lagungarria izan daiteke, baina kasu honetan oker zegoen.

7kn argitaratua

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia