}

Marka berria

1988/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Marka berria lortu da eguzkitiko energiaren konbertsioan. Zeramikazko panel bat erabiliz 1 000ºC baino tenperatura altuagoak lortu dira Almeriako eguzki-zentralean.

Tenperatura altu hauek eguzkitiko energia zenbait prozesutan (hala nola gas-turbinen bidezko elektrizitatearen sorreran eta elektrolisiaren bidezko hidrogenoaren sintesian), erabiltzea posible egingo dute.

Zeramikazko eguzki-panela, 6 m luze 42 mm diametroko zeramikazko hamar tutuz osatuta dago. Zeramika silikona eta karburozkoa da eta silikonaz igurtzia dago. Eguzki-planta, zirkularki antolatutako 300 heliostatok osatzen dute. Bakoitzaren isladapen-azalera 40 m 2 -koa da eta eguzkitik jasotako erradiazioa 82 m-ko dorrearen muturrean dagoen eguzki-panelean kontzentratzen dute. Panelak 1.350ºCko tenperarura lortu du eta hozteko erabiltzen den aireak 1.000ºC.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia