}

Lurreko bakteriorik handiena

1993/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Australiako James Cook unibertsitateko eta EEBB-etako Indianako zientzilari batzuek Lurreko bakteriorik handiena aztertu dute. Bakterio hori Fishelson ikerlari israeldarrak 1985. urtean aurkitu zuen, baina garai hartan ez zen pentsatzen hura bakterioa zenik.

Bakterioa Australiako Koralezko Hesi Handian dagoen arrain tropikal baten hestean bizi da. Arrainari ez dio kalterik egiten eta ezin da berarengandik kanpo bizi.

Bere izena "Epulopiscium fishelsoni" da eta "Escherichia coli" baino milioi bat aldiz handiagoa. Aurkitu berritan, alga edo ameba bezalako zelulabakarreko organismotzat hartu zen. Ondoren egindako analisien bidez, sailkapen zehatzagoa lortu da. Bakterioak prokariotoak dira, hau da, zelula bakar eta kromosoma bakarrekoak, baina beste organismo bizi guztiak eukariotoak dira, hau da, zelulek konplexutasun handiagoa dute eta kromosomak gune baten inguruan bilduta daude.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia