}

Lurra Martetik, lehen begirada

2014/02/07 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

lurra-martetik-lehen-begirada
Lurraren argazkia, Martetik.

Curiosity ibilgailua 2012ko abuztuan iritsi zen Martera, eta urtarrilaren 31n hartu zuen irudi hori, Eguzkia Marten jarri eta 80 minutu geroago. Irudian, Lurra agertzen da, beste edozein astro baino distiratsuago, eta, azpian, Ilargia ikus daiteke.

Curiosityk argazkia atera zuen unean, 160 milioi kilometroko tartea zegoen Lurraren eta Marteren artean.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia