Elhuyar zientziaren komunikazioa

LHCa lanean hasi eta hondatu

2008/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

LHCa lanean hasi eta hondatu
2008/10/01 | Elhuyar
(Argazkia: CERN)

CERN laborategiak irailaren 10ean inauguratu zuen LHC azeleragailua (Large Hadron Collider). Protoiak eta beste partikula batzuk azeleratzeko dagoen azeleragailu handiena eta ahaltsuena da; 27 kilometroko zirkunferentzia duen tunel baten dago, Geneva hiriaren azpian lurperatuta. Tunel horretan, beste azeleragailu ahaltsu bat zegoen, LEP izenekoa, baina duela zazpi urte eta erdi bertan behera uztea eta desmuntatzea erabaki zuten fisikariek, berri bat egiteko.

LEP azeleragailua geratu zenetik LHCa martxan jarri duten arte igaro den denbora etenaldi luzea izan da ikerketarako. Izan ere, erabaki zaila izan zen duela zazpi urtekoa, baina, ustez, LHCaren ahalmenak merezi izango du galdutako denbora. Oso energia handiarekin azeleratuko ditu protoiak, 7 TeV-eko energiarekin, haien arteko talka eragiteko. Talka horietan, besteak beste Higgs bosoiaren arrastoak aurkitu nahi dituzte. Oraingoz inork ez du aurkitu Higgs bosoia. Aurkitzen badute, hau da, partikula hori existitzen bada, fisikariek masaren jatorria azaltzen duen teoria onartuena baieztatuko dute. Horretarako, energia oso handiko talkak eragin behar dituzte; hori da LHC berriaren helburu nagusia, hain zuzen ere. Hala ere, fisikariek zain egon beharko dute hurrengo hilabeteetan, LHCak, martxan jarri eta gutxira, helio-ihes bat izan baitu. Ihesa konpondu bitartean, ezingo dute esperimenturik egin.

1
246
2008
10
004
Fisika
Berriak labur
5

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia