}

Leku berean egon eta bereizi

2006/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Leku berean egon eta bereizi
2006/03/01 | Elhuyar
(Argazkia: Artxibokoa)

Eboluzioaren ikertzaileek ez zioten behin betiko erantzunik aurkitzen espezie batetik beste bat sortzeari inguru naturalean, leku berean egonda. Orain, fenomeno horren bi adibide ikusi dituzte ikertzaileek; ondorioz, galderaren erantzuna gertu egon daiteke.

Izan ere, espezieak bereizteko eratako bat da leku berriak hartzea. Beste leku batean egonda, litekeena da jatorrizko espezie batek beste espezie batera eboluzionatzea, hautespen naturalaren bidez. Alabaina, kontrako adibide gutxi ezagutzen dira; horregatik, eboluzioaren ikertzaileek itxaropenez jaso dituzte Nature aldizkarian argitaratu diren bi ikerketaren emaitzak.

Horietako batean, aztertu dute nola eboluzionatu duen Hego Pazifikoko uharte batean bizi den palmondo kizkurrak Kentia palmondotik. Duela milioi bat edo bi bereizi ziren, eta, uhartearen % 20an biak batera bizi diren arren, sei asteko aldea dago baten eta bestearen loraldien artean.

Beste adibidea Nikaraguako laku batean topatu dute. Lakua bost kilometro zabal da, eta han oso antzekoak diren bi arrain-espezie daude. Azterketa genetikoen arabera, bat bestetik bereizi da, eta duela oso gutxi gertatu zen bereizketa, duela 10.000 urte besterik ez. Hala ere, bi espezie direla ikusi dute, ezin baitira elkar gurutzatu, eta bat lakuaren hondoan bizi baita eta bestea ez.

Adituen ustez, litekeena da halako kasuak uste baino ugariagoak izatea. Behintzat, fenomenoa hobeto ulertzeko aukera eman diete bi adibide horiek.

Berriak labur
12
1
218
2006
3
032
Eboluzioa; Genetika