}

Lehen obulu- eta semen-bankua donostian

1993/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Lehenagotik Bizkaiako Gurutzetako Ospitaleak eskaintzen duen zerbitzu bera eskaintzen du irailetik aurrera Donostiako “Quiron” klinika pribatuak. Lagundutako Ugalketa Unitate horretara 18tik 22 urtera bitarteko gazteak agertu ahal izango dute. Bertan galdeketa bat eta azterketa bat egingo zaizkie eta arreta handiz zainduko dira haziaren bidez kutsatzen diren eritasunak (B hepatitisa, HIES, etab.).

Hazia emateagatik gazteek 2.000 eta 5.000 pezeta bitarteko ordaina jasoko dute, eta ez gehiago. Horrela hazia diruagatik ematea nolabait saihestu egin nahi da. Emandako hazia izoztu eta gero, sei hilabetez gordeko da laborategian, eta epe horren ondoren azterketan emaitzak onak badira, hazi hori erabili ahal izango da eta gazte horrek hazi gehiago eman ahal izango du.

Emakume emaileak aurkitzea zailagoa da, zeren obulazioa bultzatzeko tratamendua hartu behar baitute mutilek bezalako azterketak pasatzeaz gain.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia