Elhuyar zientziaren komunikazioa

Koralen enbrioiak gai dira klonak sortzeko

Enbrioia ez da hiltzen olatuen eraginez zatitzean; koral “txiki” klonikoak sortzen dira zatietatik

2012/03/08 Carton Virto, Eider - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

koralen-enbrioiak-gai-dira-klonak-sortzeko
Turbulentziek enbrioiak hausten dituztenean oso tamaina desberdinetako zatiak sortzen dira, nahiz eta denek izannormal garatzeko beharrezko informazio guztia. Irudiko enbrioi-zatiak koralen polipo txiki bat osatzeko bidean daude. Arg. Heyward eta Negri/AIMS

Koralak sexu bidez ugaltzen dira, baina harreman estua dute klonazioarekin ere.

Adibidez, ezagun da itsaso zakarra denean apurtu eta arrezifetik askatzen diren koral-zatiek bizirik segitzen dutela aurrera, jatorrizkoaren klon gisa. Laborategian egindako esperimentuetan Australiako Itsas Zientzien Institutuko ikertzaileek frogatu dute gaitasun hori bera dutela enbrioiek ere. Science aldizkarian argitaratu dutenez, ernaldutako koralen obuluak olatu artifizialen eraginpean flotatzen jarritakoan, hautsi eta barreiatu egin dira, aurreikusi bezala; baina, galdu ordez, zatietako gehienak hautsi gabeko enbrioi arrunten gisa garatu eta ezarri dira. Alde bakarra izan da ohikoak baino koral txikiagoak sortu direla zatietatik.

 

Ikertzaileek espero zuten obulu ernalduak hautsi egingo zirela olatuaren eraginpean, koralen enbrioiek ez dutelako kanpoko mintz babeslerik, baina ez zuten uste koral klonikoak sortuko zirenik ondoren. Eragindako turbulentzia itsas kondizio arrunten parekoa denez, ikertzaileek uste dute klonazio-fenomenoa ohikoa dela koralen ugalketan, eta “enbrioiek mintz babeslerik ez izatea ez dela gabezia. Enbrioi biluzien ia erdiak zatitu ziren gure esperimentuetan, eta horrek iradokitzen du aspalditik dela hau koralen ugalketa-ahalegina maximizatzeko mekanismoen parte”, nabarmendu dute ikerketaren zuzendariek.

Ikusi argazki-galeria:

Gehitu iruzkin bat

Saioa hasi iruzkinak uzteko.

Saioa hasi

Erabiltzaile-izenik ez baduzu, eman izena

Pasahitza ahaztu zait

Jarraitu Zientzia.eus

Eduki gehiago

Gehitu zure bloga

Zientzia app

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu zure nabigazio-esperientzia hobetzeko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, ulertuko dugu cookie horien erabilera onartzen duzula. Onartu
Informazio gehiago
Babesleak

Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak) diruz lagundua

Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
Gipuzkoako Foru Aldundia