}

Klima eta osasun publikoari buruzko plataforma global bat sortu dute

2022/11/02 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

klima-eta-osasun-publikoari-buruzko-plataforma-glo
Arg. OME eta Metereologiaren Mundu Erakundea

Klima eta osasun publikoari buruzko plataforma bat sortu dute, elkarrekin, Meteorologiaren Mundu Erakundeak eta Osasunaren Mundu Erakundeak. Climahealth izena du, eta lau atal nagusi ditu: informatzea eta ulertzea; ekitea (horren barruan sartzen dira, besteak beste, ikerketa, planifikazioa eta akzioa, eta ebaluazioa); ikastea (baliabideak eta tresnak), eta konektatu (ekitaldiak eta adituak).

Plataformaren xedea da diziplinarteko informazioa eskaintzea tal de espezializatuei zein populazio orokorrari, gaurko egoera eta etorkizuneko arriskuak ezagutarazteko, eta haiei aurre hartzeko ekintzak bideratzeko, mundu osoan.
 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia