}

Kaiola kimiko txikiena

2005/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Erreakzio kimiko bat egin dute nanohodi baten barruan. Oxidatutako fulerenoak elkarren segidan lotu, eta kate luze bat osatu dute. Erreakzio horren emaitza adarkatutako egitura bat izaten da, baina, nanohodi baten barruan egin dutenez, produktuak kate sinple eta luze baten itxura hartu du.

Zientzialarien ustez, teknika hori oso erabilgarria izan liteke ohiko polimeroak egiteko, teknika egokia baita sintetizatzen diren kateen dimentsioak kontrolatzeko. Izan ere, polimeroen ezaugarriak kateen tamainaren eta itxuraren araberakoak izaten dira.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia