}

Jesus Mari Ugalde kimikaria, Euskadi sariaren irabazlea

2003/12/11 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Ikerketako Euskadi saria Jesus Mari Ugalde kimikariak jasoko du aurten. Donostiako Kimika Fakultateko irakaslea da, Euskal Herriko Unibertsitatean.
Jesus Ugalde, Donostiako Kimika Fakultateko bulegoan.

Ugaldek zuzentzen duen taldeak kimika teorikoa ikertzen du. Horretarako, atomoz eta molekulaz osatutako sistemak simulatzen dituzten programa informatikoak erabiltzen dituzte, eta sistema horien erreakziobideak aztertzen dituzte.

Kimika teorikoan, esperimentuak laborategian egin beharrean, ordenagailu batean egiten dira. Horretarako, ordenagailua elikatu egin behar da egokiak diren hainbat algoritmorekin eta hainbat programarekin. Algoritmo horien bitartez, sistema asko simulatzen dituzte Ugalderen taldekoek, eta laborategi lurtarretan ez dauden kondizioak nahiz laborategi lurtarretan daudenak simula ditzakete.

Baliabide horrekin, batez ere, fosforo-atomoaren katioiaren kimika ikertu du Ugaldek, baina beste hainbat sistemaren kimika ere aztertu izan du.

1998an Xabier Munibe saria jaso zuen Jesus Ugaldek.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia