}

Izurdeak ispiluan begiratzean

2001/05/02 Elhuyar Zientzia

Izurdeak, ispiluan begiratzean, beren burua ezagutzeko gai dira. Orain arte, gaitasun hori gizakiena eta primate handiena zela uste zuten biologoek, baina New Yorkeko akuarioko izurdeek erakutsi dutenez, oker zeuden.

Gizakiak eta Afrikako zenbait primate handik ez beste animaliek, ispiluaren aurrean jarriz gero, ez dute beren burua ezagutzen eta aurrean dutena lagun bat dela uste dute. Izurdeek, aldiz, badakite pareko hori beraien irudia dela. Hala dirudi behintzat egin dieten progaren ondoren: New Yorkeko akuarioko bi izurde makillatu zituzten, ispiluaren aurrean zuten jarrera aztertzeko.

Tab eta Presley izurdeak, nonbait, asko harritu ziren beren itxuraldaketarekin, ispiluko irudiari behin eta berriro begiratzen baitzioten. Gainera, makillajea aldatu orduko, berriro joaten ziren ispilurantz, beren irudia ikustera.

Dena dela, ezin jakin itxura berria gustukoa zuten ala ez.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia