Ispiraziorako topaketak: NESKA POWER

2021/04/28 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)

Arg. Pernan Goñi Olalde

Erakundea: CIC nanoGUNE.

Topaketen iraupena: 3 orduko tailerra, gutxi gorabehera.

Lekua: CIC NanoGUNEren egoitzan.

Deskribapena:

Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasleentzat. NanoGUNEko emakumezko ikertzaileek gidatuta, «egun batez nanozientzialari» izaten dira neskak. 4-5 ikasleko taldetan, ikertzaile profesionalen laguntzaz, dinamika bat egiten da NanoGUNEn.

«Txip» bat eta laborategiko fitxa bat ematen zaie, eta hainbat neurketa eta esperimentu egiten dituzte, eta emaitzak apuntatu. Parte hartzen duten neskek beren burua honelako lan-eremu batean proiektatzeko aukera dute. Amaieran, merienda egiten da, eta beren interesez hitz egiteko aukera dute.

Indarguneak:

  • Familiarik gabe eta irakaslerik gabe parte hartzen dutenez, autokonfiantza indartzen dute.
  • Berdinen arteko topaketa da, gertutasuna du ezaugarri.
  • Genero-rolak erabat gainditzen ditu.
  • Ikertzailea eta ingurune profesionalak, tresneria... ezagutzen dituzte parte-hartzaileek.
  • Frikismotik ateratzeko aukera ematen du.

Inspiraziorako topaketa gehiago ikusteko sakatu hemen.