}

Isotopoak koadro faltsuak detektatzeko

2008/07/07 Roa Zubia, Guillermo - Elhuyar Zientzia

Isotopo nuklearren fisikak aukera berri bat ematen du olio-koadro faltsuak eta benetakoak bereizteko. Ideia sinplea da: bonba atomikoek zabaldutako hainbat isotopo topatuz gero, jakin daiteke koadro bat 1945a baino lehenagokoa den ala ez, isotopo horiek ez baitaude naturan, eta bonba atomikoen leherketetan sortzen baitira. Izan ere, 1945etik aurrera leherrarazi zituzten bonba atomiko asko, Hiroshiman eta Nagasakin bana, eta New Mexikoko basamortuan beste hainbat.

Koadroetako isotopoen analisi-teknikak zesio-137a eta estrontzio-90a detektatzen ditu 1945a baino beranduago erabilitako olioetan. Jatorrizko margolana lehenagokoa bada, isotopo horiek dituzten aleetako batek faltsua izan behar du. Teknika hori erabili eta patentatu du errusiar-talde batek: Elena Braser Errusiar Museoaren zaharberritzaileak eta Anfrey Krusanov kimikariak. Braserrek berak aipatu du oso teknika baliagarria dela, baina baita oso mugatua ere. Zesio-137 eta estrontzio-90 isotopoak ez dituen koadro bat ez da nahitaez benetakoa.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia