}

Irudi mugikorrak daramatzan arropa

2002/05/22 Elhuyar Zientzia

France Telecom enpresa frantsesak arropari erantsitako zuntz optikozko pantaila arin baten prototipoa aurkeztu berri du. Arropari josiriko monitore horretan, Internetetik, ordenagailu finkoetatik edo mugikorretatik kargaturiko testu, logotipo edo irudiak ikus daitezke. Horretarako, arropen izkina batean gorderiko aginte arin batek jantzian memorizaturik dituen irudi edo testuen zerrenda eskainiko dio erabiltzaileari.

Arropa-mota berri hori, moda-munduari zuzendurik egoteaz gain, segurtasun-arloko langileei (suhiltzaileak adibidez),
publizitate-munduari, automobilgintzari edo barne dekorazioaz arduratzen direnei ere zuzentzen zaie.

Soinean honelako jantziak daramatzatenek inguruan dabiltzanei
bat-bateko irudiak eskaini ahalko dizkie beraien arropetako pantailari esker.

Gerora begira, ehun eta optika kontuez arduratzen den aliantzak bereizmen handiko zuntzezko pantailak eguneroko objektuetan integratzen dihardu (poltsa, xal, altzari...).

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia