Irakasleen egitekoak ikasleak gidatzeko
2021/03/10 STEAM-Hezkuntza (Elhuyar Zientzia)
Ikasleek proiektua garatzen duten bitartean, nola jokatu behar dute irakasleek?
- Diseinua eta plana: irakasleek hasieratik bukaerara planifikatu behar dute proiektua, ikasleei parte hartzeko eta erabakiak hartzeko aukera neurtua emanda.
- Curriculumarekin lerrokatzea: proiektua curriculumarekin lerrokatu behar da, ziurtatzeko ikasgaiaren oinarrizko ezagutzak eta konpetentziak landuko direla.
- Kultura eraikitzea: esplizituki eta inplizituki sustatu behar dute ikasleen independentzia eta hazkundea. Baita talde-izaera eta jardunaren kalitatea ere.
- Jarduerak kudeatzea: ikasleekin batera, lanak eta ordutegiak antolatu behar dituzte, kontrol-puntuak eta epeak ezarri behar dituzte, eta baliabideak bilatu eta erabiltzearekin batera, produktuak sortu eta emaitzak komunikatu behar dituzte.
- Ikasleen ikaskuntzarako aldamioak: hainbat tresna eta irakaskuntza-estrategia erabili behar dituzte, ikasle guztiei helburuak lortzen laguntzeko.
- Ikasleen ikaskuntza ebaluatzea: ebaluazio jarraituak eta amaierakoak erabili behar dira, ikasleen ezagutzak, ulermenak eta konpetentziak ebaluatzeko. Gainera, autoebaluazioarekin eta parekoen ebaluazioarekin taldeko eta banakako lana ebaluatuko da.
- Konpromisoa hartzea eta aholkuak ematea: ikasleen ikaskuntzan eta sorkuntzan parte hartu behar dute. Beharraren arabera, konpetentziak garatzen eta zuzentzen lagundu behar diete eta animoak ematearekin batera lorpenak ospatu behar dituzte.
Edukietan sakontzeko sakatu hemen.
![](https://elia.eus/static/elhuyar/img/elia_RGB.png)
eu es fr en ca gl