}

IPBES eta IPCC erakundeek jasoko dute 2022ko Gulbenkian saria

2022/10/13 Galarraga Aiestaran, Ana - Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

ipbes-eta-ipcc-erakundeek-jasoko-dute-2022ko-gulbe
Arg. Gulbekian saria.

Gulbenkian saria 2020an sortu zen, klima-larrialdiari aurre egiteko egitasmoen, erakundeen eta pertsonen lana aitortzeko. Calouste Gulbekian fundazioak ematen du, eta, aurten, IPBES eta IPCC erakundeek jasoko dutela jakinarazi du. 

Aitortza jaso duten bi erakundeak nazioartekoak dira, eta haien zeregin nagusiak dira klima-aldaketari eta biodibertsitate-galerari buruzko ezagutza zientifikoa sortzea, gizateari ohartaraztea, eta erabakiak hartzen dituzten eragileei aholkuak ematea.

IPCCk aurrez, 2007an, Bakearen Nobel saria ere jaso zuen, eta, orain, IPBESekin batera, Gulbenkian saria jasotzeko aukeratua izan da, bost kontinentetako eta 41 herrialdetako 116 hautagaien artean. .

Epaimahaiak “ebidentzian oinarritutako zientzia” egiten dutela nabarmendu du, eta azpimarratu du dibertsitate-galera eta ekosistemen suntsiketa klima-larrialdiaren pareko krisiak direla. 

Unai Paskual Garcia de Azilu IPBES elkarterako lan egiten duen ikertzialeetako bat da, eta pozik jaso du aitortza. Elhuyarri adierazi dionez, Japonian jaso du berria, hain baitago, azken lau urteetan koordinatu duen naturaren balore anitzen inguruko IPBESen txostena hango ikertzaileei azaltzen. Pozteaz gain, ohar hau ere egin du, baina: “Zientzialarioi egiten zaizkigun aitortzek, hala ere, gutxi balio dute ez badugu lortzen gizartearekin batera krisi sozioekologikoaren atzean dauden faktoreak errotik aldatzea”.
 

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia