}

Inoiz aireratu den globorik handiena

2002/08/29 Elhuyar Zientzia

Lurreko atmosferaren azken muturrak aztertzeko erabiltzen diren globoekin errekor berria lortu dute NASAko zientzialariek. Abuztuaren 25ean aireratu eta 24 ordu geroago lurreratu zen globoa inoiz azterketa zientifiko baterako eraiki den handiena izan da.

Globoak 1,7 milioi metro kubikoko bolumena du, NASAk normalean erabiltzen dituen globoen tamainaren bikoitza. Globoaren zama heliosfera eta elektroi kosmikoak aztertzeko beharrezkoak diren tresneriak osatzen du, eta guztira 690 kilo pisatzen ditu.

Globoa irrati bidez kontrolatua dago. Bere lana bukatu bezain azkar, Lurretik irrati bidezko seinalea bidaltzen da globora. Seinaleak globoa zularazi egiten du eta jausgailu bat zabaldu. Horrela, tresnak eta jasotako datu guztiak hondatzeko arriskurik gabe lurreratzen dira.

Abuztuaren 25eko hegaldia ez da NASAk egin duen bakarra. 1997tik hasita urtero egin dira antzeko hegaldiak, eta jadanik 120 orduko grabazioa osatu dute bildutako datuekin.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia