}

Ingurumen-adierazle den espezie bat mehatxupean

2002/02/13 Elhuyar Zientzia


Manatiak ingurumen-adierazleak dira eta ikerketa batek mehatxupean daudela erakutsi berri du.Ikerketak manatien populazioen bilakaera aztertu berri du eta kontuan hartzeko moduko ondorioak atera ditu. Sirenen mitoa sortu zuten manatiak mehatxupean daude eta beren banaketa-eremua murrizten ari da.

Animaliok ingurumenaren adierazleak dira, eta beren egoerak okerrera egiteak gainerako espezieen eta habitaten egoera ere txartzen ari dela erakusten du.

Helene Marsh ikerketaren zuzendariaren hitzetan, "manatiak desagertu egin dira leku batzuetatik, ihes egin dutelako edo hil egin direlako". Leku horietako batzuk Mauritania, Seychelleak, Sri Lankako mendebaldea, Maldivak, Japoniako toki batzuk, Hong Kongeko Pearl RIver estuarioa, Filipinetako irla batzuk, Kanputxea eta Vietnam dira.

Beste zenbait tokitan, manatien populazioa, desagertzera iritsi ez bada ere, gutxitu egin da. Salbuespenak Australiako urak, Itsaso Gorria eta Arabiar Golkoa izan daitezke.

Helene Marshek aipamen berezia egin dio Afrikako ekialdeko egoera larriari ere, eta laster batean zerbait egin ezean, bertatik ere desagertu egingo direla ohartarazi du.

Manatien populazioaren egoera larri hori gizakiaren presioak eragin du. Zehatzago esanda, lurretik itsasoraino heltzen den poluzioa, itsasertzeko garapena eta itsas animalien trafikoa dira eragileak.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia