}

Ingurugiroari buruzko Erantzukizun Zibilaren legea dagoeneko prest

1999/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Ingurugiroari buruzko Erantzukizun Zibilaren Legea dagoeneko Espainiako Kontseilu Ekonomiko eta Sozialera (CES) iritsi da. Kontseilua apirilaren 21ean elkartu zen testua aztertzeko eta berau onartzea erabakitzeko, Ingurugiro Ministeritzak uda baino lehen Gorteetara eraman nahi baitu lege berri hau.

Lege honek poluzio handiena sortzen duten enpresak 15.000 milioi pezetako asegurua egitera bultzatuko ditu, naturan edo pertsonengan egin dezaketen kalteak konpondu edo ordaindu ahal izateko. Lege honekin batera asegurua egin beharko duten enpresen zerrenda kaleratuko da. Zerrenda horretan gehienbat produktu eta hondakin kimikoak sortzen dituzten enpresak daude.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia