Informatika eta bideoa bateratuz

Informatika eta bideoa bateratuz


ardy izeneko taldeak, informatika eta bideoa bateratzeko balioko duen V.O.B.-Encoder txartela kaleratu du duela gutxi.

Gaur egungo enpresa askotan gestioa eta beste lan batzuez gain aurkezpen komertzialak ere ordenadore bidez egiten dira. Hardy izeneko taldeak, informatika eta bideoa bateratzeko balioko duen V.O.B.-Encoder txartela kaleratu du duela gutxi.

Txartel hau instalatuz gero, ordenadorez sortutako aurkezpen eta grafikoak bideo-zinta batean graba daitezke eta baita telebista-monitore batean baino gehiagotan edota pantaila handiko proiektore batean erakutsi ere. Honez gain, bideo-imajinak eta grafikoak nahas daitezke eta nahi izanez gero, azpitituluak eta efektu bereziak sartu ere bai.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Multimedia