Indar handiko berotegi-gas bat, gutxietsita
2008/12/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Indar handiko berotegi-gas bat, gutxietsita
2008/12/01 | Elhuyar
Nitrogeno trifloruroa, beroa harrapatzen karbono dioxidoa baino 12.000-20.000 aldiz eraginkorragoa den konposatua, orain arte uste zuten baino lau aldiz ugariagoa da atmosferan. Pantaila lauak egiteko erabiltzen dute industrian nitrogeno trifloruroa, eta orain arte uste zuten oso kantitate txikietan aireratzen zela prozesu horietan. Horregatik, hutsaltzat jotzen zuten berotze globalean zuen eragina. Kalifornian eta Australian egindako analisi batzuetan, ordea, ikusi dute atmosferan 5.400 tona inguru nitrogeno trifloruro daudela. Kantitate horrek 67 milioi tona karbono dioxidok izango luketen eragina du.
1
248
2008
12
006
Klimatologia
Berriak labur
5
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia