}

Ilargiak Marte estaliko du bihar goizaldean

2003/07/16 Elhuyar Zientzia

Bihar goizaldean Ilargiak Marte estaliko du. Hemendik, ordea, ez dugu fenomenoa ikusiko, Karibe aldean bakarrik ikusiko dute. Panaman, esaterako, Ilargiak 90 minutuz estaliko du Marte, eta Miamin 27 minutuz. Fenomenoa ikusiko den muga geografikoen inguruan, berriz, Martek Ilargia ukituko duela irudituko zaie. Ameriketako gainerako tokietan Ilargia eta Marte elkarrengandik oso gertu igarotzen ikusiko dituzte, eta guk deus ere ez, egun argi izango baita hemen ordurako.

Fenomeno hau urtean pare bat aldiz gertatzen da, baina oraingoa berezia izango da, ilunpean gertatuko baita eta Marte Lurretik oso gertu baitago.

Une hauetan, Marte eta Lurra elkarrengana hurbiltzen ari dira eta abuztuaren amaiera aldean elkarrengandik 55 milioi kilometrora bakarrik egongo dira, azken 60.000 urtean izan diren hurbilen. Ondorioz, normalean baino distiratsuago agertuko da Marte, Jupiter bera baino gehiago.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia