}

IBM-ren mahaigainerako laser inprimagailua

1990/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

IBM 4019 LaserPrinter

inprimagailua iragarri du IBM etxeak. Inprimagailu hau bulego eta gestioko profesionalengan pentsatuz diseinatu da. Horretarako azkartasuna, moldagarritasuna, trinkotasuna eta kalitatea hartu dira kontutan.

IBM 4019 LaserPrinter

inprimagailuak 10 testu-orri minutuko eta kalitate handiko grafikoak inprima ditzake. Beraz, gutunak, kartazalak, orri elektronikoak eta autoedizioko lanak txukun aurkezteko egokia dela esan dezakegu.

Merkatuan antzeko ezaugarriak dituzten inprimagailuekin konparatuz, gutxi gorabehera pieza-kopurua erdira jaitsi duela (400 baino gutxiago), %25 azkarrago dela, letra-moten aukera handiagoa eskaintzen duela, leku gutxiago hartzen duela eta arinagoa dela esan behar.

IBM 4019 LaserPrinter

inprimagailuak 300 puntu hazbeteko bereizmena eskaintzen du eta inprimatzeko eta dokumentuak tartekatzeko aukera desberdinak ematen. Papera manipulatzeko posibilitatea ere uzten du; hala nola, sekuentzian automatikoki inprimatzeko eta orri bat baino gehiagoko gutuna eta honi dagokion kartazala tartekatzeko aukerak eskainiz. Plotter modura ere erabil daiteke.

10 karaktere-jokoz hornitzen da inprimagailua. Eta hauez gain, 47 tarjeta eskaintzen dira aukeran. Hauetako bakoitzak berriz, 26 letra-estilo eta 12 karaktere-motako paketeak ditu eta ordenadore pertsonal batetik karga daitezke.

Ondoko inprimagailuak emulatzen ditu: IBMren Personal Printer Data Stream (PPDS), Hewlett-Packard-en LaserJet II. seriarentzat Printer Command Language (PCL) eta IBM edo Hewlett-Packard-en Graphics Language (GL).

IBM-ren erdi- eta goi-mailako bulego-sistemetara edota ordenadore pertsonaletara konekta daiteke laser inprimagailu hau. DOS sistema eragilearekin (2.1 bertsiotik aurrera) eta OS/2 edizio standard edo anpliatuarekin (1.1 bertsiotik aurrera) funtzionatzen du. IBM 4019 LaserPrinter inprimagailuaren prezioa 392.000 pta.koa da.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia