}

Hortzetako esmaltea proteina bati esker sortzen da

2004/10/01 Rementeria Argote, Nagore - Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Amelogenina proteinak hortzetako esmaltea eratzean zein funtzio betetzen duen ikusi dute AEBetako ikertzaile batzuek, eta Journal of Biological Chemistry aldizkarian eman dute aurkikuntza horren berri.

Dirudienez, hezurra eta esmaltea kaltzio fosfatozko kristal batzuetatik abiatuta hazten dira. Baina, esmaltearen kasuan, amelogenina esfera-multzo bat egoten da, eta kristal luzeagoak sortzen dira hezurretan baino. Kristal luze horiek dira esmalteari berezko gogortasuna ematen diotenak, eta horregatik da hain eraginkorra esmaltea hortzak estaltzeko.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia