Hobe arroz barietateak nahastea
2000/11/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Nekazaritza modernoaren garai hauetan, nekazaritza tradizionala zaharkitu eta ez-eraginkor gisa ikusten da sarritan. Hala ere, Oregon State University-ko eta Txinako ikerlari-talde batek Filipinetako ehunka nekazarik bi urtez arroz barietateak nahasian ereitea lortu du eta emaitza ikusgarria izan da: barietate bakarreko soroekin alderatuta,%94 landare gutxiago zegoen onddoak jota eta uzta % 89 handiagoa izan zen. Barietateak nahasian ekoizteak ez omen ditu gaitzen arazo guztiak konponduko edota urtetik urtera uzta beretsuak lortuko, baina emaitzak ikusita kontuan hartu beharreko teknika dela diote ikerlariek.

eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia