Hiru ekaitz Atlantikoan

GOES-13 satelite geoestazionarioak abuztuaren 30ean lortutako irudi honetan, Atlantikoan aldi berean hautemandako hiru ekaitz ageri dira.

Protagonistetako bat Danielle urakana da; Atlantikoaren iparraldera bidean doa (irudiaren goiko partean, erdigunean). Earl urakana da irudiaren behealdean (ezkerrean) ageri dena; haren begia ere argi ikus daiteke, Sotavento uharteak kolpatzen, hain juxtu. Hirugarren protagonista, berriz, garatzen ari den 8. mailako depresio tropikala da (beheko partean, eskuinean).

Irudia: NASA/NOAA GOES Project.

Aulestiarte Lete, Izaro

Elhuyar Zientziaren Komunikazioa

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Klima