}

HIESaren inguruko aurrerakuntzak

2000/06/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

HIESa duten gaixoen laurdenak merkatuko sendagai garrantzitsuenak jasaten dituzten birusak daramatzate odolean. Orain gaixo hauentzat balio dezakeen sendagai eraginkorragoa sortu dute ikertzaileek, T-20 izenekoa, medikamendu hauen guztien eragina bultzatzen duena.

Sendagai klasikoek birusaren ugalketa-entzimari eraso egiten diote; T-20ak, ordea, molekula proteiniko jakin bat imitatzen du, birusek zelulak kutsatzea eragotzi egiten delarik. Birusek ezin dute zeluletara iritsi, molekula proteinikoarekin trabaturik geratzen direlako. Orain arte egin diren probetan gaixoen birus-kopurua murriztea lortu dute zientzialariek, eta bi urte barru sendagaia komertzializatzeko gai izango direla uste dute.

Eragozpen bakarra T-20 proteina izatea da, eta egunero bi aldiz zuzenean odolera injektatu behar izatea.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia