}

Hidrogenoaren etorkizun oparoa

1987/10/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

td class="art-testua" valign="top">

Hidrogenoa, etorkizuna duen erregaia da. Zikinkeriarik sortu gabe erretzen da, ura eratzen du erreketaren hondar moduan, eta gainera kantitate txiki batek energi kantitate handiak ekoizten ditu. Jendartean hidrogenoa arriskutsua denaren (oso suharkorra delako) beldurra badago ere, adituek beste erregaiak baino arriskutsuagoa ez dela diote. Bere ugaritasuna eta arintasuna direla kausa, hidrogenoa erregai egokia izan daiteke hurrengo mendean zenbait aplikaziori begira.(ikus "HIDROGENOA ERREGAI GISA" izeneko artikulua ale honetan).

Hidrogenoa erregai moduan erabili ahal izan baino lehen, bera ekoizteko bide egoki eta merke bat aurkitu behar da. Egun hidrogenorik gehiena gas natural eta ikatzaren moduko erregai fosiletatik lortzen da. Guztiok erregai egokiak direnez, astekeria galanta litzateke hauek beste erregai bat lortzeko lehengai moduan erabiltzea. Luzera begira hidrogenoa lortzeko biderik egokiena uraren elektrolisia da(uraren hidrogenoa eta oxigenoa korronte elektriko bat aplikatuz bereizten dira). Hala ere, eta oraingoz, antiekonomikoa da bide hau.

Bien bitartean Eskoziako St Andrews unibertsitateko kimikari batzuek metodo alternatibo bat proposatu dute hidrogenoa lortzeko. Prozesu industrial askotan albo-produktu den etanola izango litzateke lehengaia, eta teknika fotovoltaikoak eta rodiozko katalisatzaileak erabiliko lirateke.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia