Hidrogenoa geroz eta merkeago
2004/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Erreaktore horrek gainerakoek baino merkeago ekoizten du hidrogenoa, eta, prozesua findutakoan, hidrogeno horretatik ateratako elektrizitateak merkatuko ohiko prezioa izango omen du.
Erreaktorea etanolarekin eta airearekin elikatzen da, katalizatzaile gisa rodioa darabil, eta 700 ºC-ra egiten du lan.
Erreaktorean lortzen den hidrogenoa ezin da edozein erregai-pilatan erabili, ez baita lortzen horretarako behar den kontzentrazio minimoa. Baina, hala ere, aurrerapen handia da. Izan ere, hidrogenoa erregai garbia da: elektrizitatea lortzeko oxigenoarekin erreakzionarazten zaio erregai-piletan, eta lortzen den azpiproduktu bakarra ura da. Orain arte, ordea, ez da lortu hidrogenoa bera lortzeko metodo garbi eta merkerik.
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia