Haizeen energia
1990/01/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Gaurtik 2010. urtea bitartean Suediak egun martxan dituen 12 zentral nuklearrak itxi egingo ditu. Orduan, energia hidraulikoa energi iturririk nagusiena izango bada ere, energia eolikoaren alorrean esfortzu berezia egingo dute.
Egun 22 estazio eoliko dituzte jarririk, baina 1990.ean zehar beste sail bat eraikiko dute Baltikoko kostaldean. Bestetik, bi superzentral eoliko probatzen ari dira Scanian eta Gotland irlan. Zentral hauen potentzia 3.000 kW-ekoa da, nahiz eta orain jarrririk dauden estazio eoliko gehienak 20-200 kW-ekoak izan.
eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia