Grafenoa bero-eroale ona da
2008/04/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria
Grafenoa bero-eroale ona da
2008/04/01 | Elhuyar
Grafenoa atomo baten lodierako material bat da, karbono-atomoz egina. 2004an aurkitu zuten material hori, eta, ordutik, oso baliagarria dela frogatu dute: elektrizitate-eroale ikaragarri ona da, transistoreak egiteko balio duen erdi-eroalea, eta, oso gogorra denez, mintz oso meheak egiteko aproposa da. Orain, California-Riverside Unibertsitateko ikertzaileek frogatu dute, gainera, bero-eroale oso ona dela. Ezaugarri hori duela ikusita, ikertzaileek uste dute tresna elektronikoen beroa kentzeko material benetan egokia izan daitekeela.
1
241
2008
4
024
Materialak
Berriak labur
13

eu es fr en ca gl
Gai honi buruzko eduki gehiago
Elhuyarrek garatutako teknologia