Glukokortikoide bat emateak COVID-19aren kasu larrien heriotza-tasa % 60 murriztu dezake

2020/09/30 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Arg. Pixabay

Euskal Herrian egindako ikerketa baten arabera, COVID-19ak eragindako pneumonia-kasu larrien bilakaera nabarmen hobetu daiteke metil-prednisolona glukokortikoidea dosi handitan emanda. Hiru egunez glukokortikoide-pultsu bat ematean, % 60 murrizten da haien heriotza-tasa eta ZIUn sartu eta intubatzen direnen kopurua.

Gurutzetako, BioCruces Bizkaia OIIko, EHUko eta CIBERSEPeko ikertzaileek egindako ikerketa izan da, Plos One zientzia-aldizkariak argitaratu duena. Biriketako gaixotasun inflamatorio autoimmuneetan erabiltzen den tratamendua da COVID-19arekin probatu dutena, eta baliagarritasuna ikusita, onura zehazki zer pazientetan eta gaixotasunaren zer bilakaera-fasetan duen ikusi nahi izan dute. Horretarako, 2020ko martxoan eta apirilean ospitaleratutako 343 paziente behatu dira.

Sintomak agertu ondorengo bigarren astean tratatuta izan da eraginkorrena glukokortikoidea. Eta inflamazioaren parametro analitikoetan balio handiak eman zituztenean eta arnas narriadura zutenetan soilik ikusi zen efektua.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia