}

Gizonen eta emakumeen arteko desberdintasuna

1999/05/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

Gizonaren burmuina emakumearena baino handiagoa dela jakina da aspaldidanik zientziaren munduan. Baina tamaina-diferentzia honek sexu ezberdinengan eraginik duen ala ez jakitea ezinezkoa izan da orain arte. Albany Unibertsitateko D. Falk antropologoak burmuinaren tamaina eboluzioaren herentzia dela uste du, arraren eta emearen portaera ezberdinak sortua.

Karraskari- eta Tximu-espezie batzuetako arrak ugalketa-garaian emearen bila migrazio handiak egiten dituztela aurkitu du Falkek, eta ondorioz arraren burmuinaren zona batzuk emearengan baino gehiago garatu direla. Espezieen iraupena arraren bilaketa-ahalmenean oinarritu da eta, beraz, arraren burmuinak informazio bisuala prozesatzeko erabiltzen duen zona gehiago garatu da. Falken ustez gizakiongan antzeko fenomenoa gertatu da, eta ondorioz gizonak ikusmenarekin zerikusia duten zenbait ekintzetarako trebezia dute.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia