Gizakietan bizi diren mikroorganismoak deskodetzeko proiektua

Genoma Ikertzeko Estatu Batuetako Institutuak giza gorputzean bizi diren mikroorganismo guztien genomak deskodetu nahi ditu, Stanford Unibertsitatearekin batera. Lehenengo fasean, hesteetan, ahoan eta baginan bizi direnak aztertuko dituzte, bostehun bat barrunbe bakoitzean, eta, gero, belarrietara, sudurrera eta urdailera pasako dira.

Ikertzaileen esanean, mikroorganismo horiek gizakiontzat oso garrantzitsuak izan arren, ez dute haien informazio askorik, besteak beste, asko eta asko ez direlako laborategian hazten. Baina orain, DNA sekuentziatzeko makinei esker, zuzenean pasako dituzte barrunbeetatik makinetara.

Elhuyar Zientzia

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Biologia

Aldizkaria

Kolaboratu

Zure lana argitaratzea nahi duzu?

Gai zientifiko bati buruzko artikulu bat baduzu, bidali eta sarean zein aldizkari inprimatuan argitaratu dezakegu.

Bidali