}

General Motors-en ibilgailu ekologiko berriak

2001/03/01 Elhuyar Zientzia Iturria: Elhuyar aldizkaria

General Motors multinazionalak erregaia aurrezten duen eta atmosferara kontaminatzaile gutxiago isurtzen duen hainbat ibilgailu aurkeztu zituen Ipar Amerikako Nazioarteko Automobil Erakusketan. Horien artean, kamioi eta autobusetarako modelo hibrido bat dago.

275 zaldiko potentzia du eta bi osagai hauek konbinatzen ditu: alde batetik, turbokonpresorea eta diesel injekzio zuzena, eta, bestetik, bi motor integratu dituen transmisio aldakorra. Konpainiak emandako datuen arabera, motor horrek erregaiaren kontsumoa % 60an hobetzen du. Gainera, atmosferara isuritako hidrokarburoa % 90ean gutxitzen du eta oxido nitrosoa % 5ean. Berrikuntza honekin batera, enpresako lehendakariordeak adierazi zuen jadanik hidrogeno-ibilgailuen bigarren belaunaldia fabrikatzen ari direla, HydroGen2, eta hirugarren belaunaldiaren diseinua ere martxan dagoela.

Gai honi buruzko eduki gehiago

Elhuyarrek garatutako teknologia