Gatzezko hatzak

Laborategiko ereduek erakusten dute gatzezko hatzek garrantzi handia dutela ozeanoetako uraren nahasketan —eta, ondorioz, baita klima globalean ere—; bada, eredu horiek zuzen daudela erakutsi dute zuzeneko behaketek.

Ikerketa Karibetik ekialdera egin dute, eta trazatzaile gisa sufre hexafluoruroa erabili dute ozeanografoek.

Ozeanoko urek begiratu batera homogeneoak dirudite; baina ur epel eta gazia etengabe ari da nahasten ur hotz gezagoarekin. Bi ur-mota horiek topo egiten dutenean, ur epela hozten hasten da, eta, ondorioz, hondoratu egiten da (hatzen antzeko egiturak sortzen dira). Ur epela hondoratu ahala gehiago hozten da —gatza galdu baino azkarrago—, eta, aldi berean, ur hotzari lekua kentzen dio eta gorantz bidaltzen du. Hala, ur hotzak goiko ur epelagoarekin nahasten jarraitzen du.

Nagore Rementeria Argote

Elhuyar Zientzia Kimikan lizentziatua eta Elhuyar Zientzia unitateko arlo-arduraduna

Buletina

Bidali zure helbide elektronikoa eta jaso asteroko buletina zure sarrera-ontzian

Bidali

Biodibertsitatea